2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala
D ereduan seme-alabak matrikulatzeko 2014ko kanpainaren bideo promozionala
D ereduko zuzendarien taldeak ondoko bideo hau plazaratu du animatzeko gure seme-alabak D ereduan matrikulatzeko .
http://www.youtube.com/watch?v=CdZrnDFLQg4#t=29
2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena
2014/1/15an HEZIBIEDAREN BILERA ARRUNTAN JORRATUTAKO GAIAK
Aipatutako bileran jorratutako gaiak ondoko hauek izan ziren:
1.-Bileren aktak Hezibideko bazkideei ere bidaltzea onartzen da.
2.- Kontseilu Eskolarraren hurrengo bilera nahiko
denbora aurretik noiz izango den ezagutzea, horrela denbora izateko bazkideek
beraien proposamenak edo kezkatzen dituzten gaiak han jorratuta ahal izateko.
3.- 2014/1/16arako Sortzen Ikasbatuaz-ek
deitutako bilerara joatea, non bi gai hauen inguruan solastuko den: LOMCE
legearen gaia eta Ezker Batuak Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako proposamena
hizkuntzen eremu konpartituen alde egiteko hezkuntza zentro publiko guztietan.
4.-Zizur Nagusiko Hezkuntza batzordea, Guraso
Elkarteak ordezkatuta ote daude? Egiari zor, Hezibidea ez dago. Oraindik ez
dakigu nola dagoen antolaturik, ekinbideak egingo dira jakiteko.
5.-Udaleko Kultur patronatuaren ahal den
bileretara Camino joango da, eskerrik asko Camino.
2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
EGA, IZENA EMATEKO EPEA IREKITA
XEDEA
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen deialdietan parte hartzeko izena ematea.
NORI ZUZENDUA
16 urte beteta 2013ko abenduaren 31n.
EZAUGARRIAK
EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
- Nafarroako EGA ALTEko (Association of Language Testers in Europe) partaidea da, eta Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.
- Agiria eskuratzeko azterketak urtean bitan egiten dira. Izena emateko epeak, normalean, otsailean eta ekainean izaten dira.
- Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak:
- Atariko proba
- Proba idatzia
- Ahozko proba
AURKEZTEKO EPEA
Noiztik 13-01-2014 Noiz arte: 24-01-2014
Matrikula egiteko epeak:
- 2014ko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 13tik 24ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
- 2014ko bigarren deialdian izena emateko epea ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
HEZIBIDEA GURASOEN ELKARTEAREN IKASTURTEKO 5.BILERA
Bilera 2014/1/15ean 17:30ean institutuan.
Eguneko jarduera:
Eskolako Kontseiluan jorratuko gaiak.
Eguneko jarduera:
Eskolako Kontseiluan jorratuko gaiak.
2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena
HEZIBIDEA GURASO ELKARTEAREN IKASTURTEKO 4. BILERA
Bilera 2013/12/16an, arratsaldeko 18:00etan institutuan .
Bileran jorratzeko gaiak:
- Aurreko bileraren akta berraztertzea.
- Parte Kolektiboak.
- Eskola Kontseilurako hautoezkundeak.
- Galderak eta eskaerak.
2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea
D ALORREAN IRAKASTEN ARI DIREN IRAKASLEEZ GUARDIA ZIBILAK EGINDAKO BALIZKO IKERKETARI BURUZ
HEZIBIDEA gurasoen elkartetik gure kezka adierazi nahi dugu gai larri horren inguruan, eta nahiz eta bilera batean gaia oraindik jorratu ez den, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak (APS) aterako prentsa oharrarekin bat gatozela adierazai nahi dugu. Aipatutako ohar horretan besteak beste puntu hauek adierazten dira:
1. Nafarroako Foru Erkidegoak bi hizkuntz eredu ditu, eta biak modu berean babestu eta errespetatu behar dira.
2. Gizarte demokratiko guztietan, epairik ezean, ezin da hiritarrik eskubiderik gabe utzi.
3. Hezkuntza administrazioak gehiegikeri, doktrinamendu saiakera (edozein motatakoa izanik ere) edota portaera onartezinaren ebidentziarik (eta ez susmorik) balitu, Ikuskaritza Zerbitzua
bezalako tresnak baditu gure Hezkuntza Sistemak dituen helburuen alde egiteko.
4. APStik eskatzen dugu bai Hezkuntza hobetzeko eta bai zerbitzu publikoen funtzionamendua zuzentzeko, eta aitzitik, egiazki arduratzen gaituenetik, alegia, irakaskuntza publikoaren babesa eta ikasleen prestakuntza, atentzioa desbideratzea helburu duten polemikarik ez sortzea ezta elikatzea ere.
FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA PROGRAMA 2013-2014KO IKASTURTEAN
Familia agurgarriak,
Institutuko zuzendaritzaren kolaborazioarekin
institutuko bi gurasoen elkarteok: Apyma IES Zizur Mayor eta Hezibidea
prestatu ditugun aurtengo ikasturterako hitzaldi-tailerrak aurkezten
dizkizuegu.
1. Kontsumitzaile edo kontsumista. Desio eta
beharrezkotasunaren arteko aldea. Nola kontsumitu ikastea. Publizitatea
analizatzea. Aurreikuspenak. Aldeko ekintzak.
-
Abenduak 17, asteartea, 18.00etatik 19:30era institutuan.
-
Hizlaria: Herrikoako Carmen
Nieto.
-
Izena
emateko epea: 2013ko abenduaren 9ra arte.
2.
Talde presioari nola egin aurre. Zergatik pertsona batzuek
talde-presioaren aurrean amore ematen dute? Talde-presioari nola egin uko.
Taldekideen presioa positiboa eta boteretsua.
-
Urtarrillak 29, asteazkena, 18.00etatik 19:30era
institutuan.
-
Hizlaria: Herrikoa.
-
Izena
emateko epea: 2014ko urtarrilaren 20ra arte.
3. Familiaren
barruan nola ikasi elkarbizitzen eta krisiei aurre egiten.Seme-alaben nahiak.
Familia barruko giroa. Familiaren aurrekontua. Gurasoen jarrerak.
-
Otsailak 19, asteazkena 18.00etatik 19:30era institutuan.
-
Hizlaria: Herrikoa.
-
Izena
emateko epea: 2014ko otsailaren 10ra arte.
4.
Gu eta besteak gizarte sareetan. Nor naizen ni, nola ikusten nauten. Nire
lagun guztiak han dabiltza. Ikusgarri izatea, autore izatea, kide izatea eta
existitzea. Gizarte mandatua.
-
Martxoak 26, asteazkena 18.00etatik 19:30era institutuan.
-
Hizlaria: Herrikoa.
-
Izena emateko epea: 2014ko martxoaren 17ra arte.
5-6-7 zehaztu gabeko
hitzaldiak.
Heziketa
partekatua, Zizur Udaleko
Berdintasun Sailak emana.
Drogak, Hegoak elkarteak emana
Gizarte
sareak, internet eta drogak: legediaren
ikuspuntutik, eta tokiko poliziak emana.
Izena
emate guztiak: inscripcionfamiliasieszizur@gmail.com edo Guraso elkarteen postontzietan ondoko
datuekin:
Zein hitzalditan duzu interesa. Izena eta abizenak. Harremanterako telefonoa. email.
Agiri hau PDF formatuan eskuratu nahi baduzu, ondoko estekan egin daiteke: FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA PROGRAMA 2013-2014RAKO
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)