Bileraren gai zerrenda:
1.- Aurreko aktaren irakurketa.
2.- Sortzen bidalitako inkestaren erantzuna adostea.
3.- Caminorekin egingo den bilerarako gaiak prestatzea
4.- Bazkideen ordainagiriak eta kontuak.
2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea
2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala
D ereduan seme-alabak matrikulatzeko 2014ko kanpainaren bideo promozionala
D ereduko zuzendarien taldeak ondoko bideo hau plazaratu du animatzeko gure seme-alabak D ereduan matrikulatzeko .
http://www.youtube.com/watch?v=CdZrnDFLQg4#t=29
2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena
2014/1/15an HEZIBIEDAREN BILERA ARRUNTAN JORRATUTAKO GAIAK
Aipatutako bileran jorratutako gaiak ondoko hauek izan ziren:
1.-Bileren aktak Hezibideko bazkideei ere bidaltzea onartzen da.
2.- Kontseilu Eskolarraren hurrengo bilera nahiko
denbora aurretik noiz izango den ezagutzea, horrela denbora izateko bazkideek
beraien proposamenak edo kezkatzen dituzten gaiak han jorratuta ahal izateko.
3.- 2014/1/16arako Sortzen Ikasbatuaz-ek
deitutako bilerara joatea, non bi gai hauen inguruan solastuko den: LOMCE
legearen gaia eta Ezker Batuak Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako proposamena
hizkuntzen eremu konpartituen alde egiteko hezkuntza zentro publiko guztietan.
4.-Zizur Nagusiko Hezkuntza batzordea, Guraso
Elkarteak ordezkatuta ote daude? Egiari zor, Hezibidea ez dago. Oraindik ez
dakigu nola dagoen antolaturik, ekinbideak egingo dira jakiteko.
5.-Udaleko Kultur patronatuaren ahal den
bileretara Camino joango da, eskerrik asko Camino.
2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna
EGA, IZENA EMATEKO EPEA IREKITA
XEDEA
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen deialdietan parte hartzeko izena ematea.
NORI ZUZENDUA
16 urte beteta 2013ko abenduaren 31n.
EZAUGARRIAK
EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
- Nafarroako EGA ALTEko (Association of Language Testers in Europe) partaidea da, eta Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.
- Agiria eskuratzeko azterketak urtean bitan egiten dira. Izena emateko epeak, normalean, otsailean eta ekainean izaten dira.
- Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak:
- Atariko proba
- Proba idatzia
- Ahozko proba
AURKEZTEKO EPEA
Noiztik 13-01-2014 Noiz arte: 24-01-2014
Matrikula egiteko epeak:
- 2014ko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 13tik 24ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
- 2014ko bigarren deialdian izena emateko epea ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena
HEZIBIDEA GURASOEN ELKARTEAREN IKASTURTEKO 5.BILERA
Bilera 2014/1/15ean 17:30ean institutuan.
Eguneko jarduera:
Eskolako Kontseiluan jorratuko gaiak.
Eguneko jarduera:
Eskolako Kontseiluan jorratuko gaiak.
2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena
HEZIBIDEA GURASO ELKARTEAREN IKASTURTEKO 4. BILERA
Bilera 2013/12/16an, arratsaldeko 18:00etan institutuan .
Bileran jorratzeko gaiak:
- Aurreko bileraren akta berraztertzea.
- Parte Kolektiboak.
- Eskola Kontseilurako hautoezkundeak.
- Galderak eta eskaerak.
2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea
D ALORREAN IRAKASTEN ARI DIREN IRAKASLEEZ GUARDIA ZIBILAK EGINDAKO BALIZKO IKERKETARI BURUZ
HEZIBIDEA gurasoen elkartetik gure kezka adierazi nahi dugu gai larri horren inguruan, eta nahiz eta bilera batean gaia oraindik jorratu ez den, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak (APS) aterako prentsa oharrarekin bat gatozela adierazai nahi dugu. Aipatutako ohar horretan besteak beste puntu hauek adierazten dira:
1. Nafarroako Foru Erkidegoak bi hizkuntz eredu ditu, eta biak modu berean babestu eta errespetatu behar dira.
2. Gizarte demokratiko guztietan, epairik ezean, ezin da hiritarrik eskubiderik gabe utzi.
3. Hezkuntza administrazioak gehiegikeri, doktrinamendu saiakera (edozein motatakoa izanik ere) edota portaera onartezinaren ebidentziarik (eta ez susmorik) balitu, Ikuskaritza Zerbitzua
bezalako tresnak baditu gure Hezkuntza Sistemak dituen helburuen alde egiteko.
4. APStik eskatzen dugu bai Hezkuntza hobetzeko eta bai zerbitzu publikoen funtzionamendua zuzentzeko, eta aitzitik, egiazki arduratzen gaituenetik, alegia, irakaskuntza publikoaren babesa eta ikasleen prestakuntza, atentzioa desbideratzea helburu duten polemikarik ez sortzea ezta elikatzea ere.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)