2013(e)ko apirilaren 27(a), larunbata

INSTITUTUAN EUSKARAREN EREBILAREN ALDEKO SINADURA KANPAINA

Jakina denez euskara hezkuntza gutxitua da, eta egia bada lekuaren arabera azken urteotan aurrerapauso nabarmen batzuk egin dira bere erabilera handitzeko, ezin da esan gauza bera gertatu dela gure iruñerriko inguruan, eta zehatzago Zizur Nagusian eta bere eskualdean. Arrazoi horregatik, institutuko hainbat esparrutan, ahultze dinamika apurtzeko asmoz, euskararen presentzia indartzeko eta euskarari dagokion lekua berreskuratzeko, datorren ikasturterako zenbait neurri proposatu du ZIZUR BHIKO “EUSKARAZ BIZI”KO BARNE ANTOLAKUNTZA ETA FUNTZIONAMENDUA TALDEAk. 
Hezibideak neurri horiekin ados nago, eta horrela izanik, sinadura bilketa egitea abian jarri du.proposamen horiei zentroko guraso eta ikasleen sustapena agerian uzteko. Beraz, kanpaina honetan zure sinadura ematea hagitz eskertzen dugu.

Konkretuki, ondoko hauek dira martxan jarri nahi diren ekimenak:
  •  Tutore bilerak ereduka, hortaz, D ereduko batzarrak euskaraz (D eredua alde batetik, eta bestetik A eta G).
  •  Orientatzaile euskalduna euskal ereduko ikasle guztientzat.
  •  Zaintzak banatzeko orduan protokolo bat egitea: D ereduko irakaslerik baldin badago, zaintzak ereduka bana daitezke, D ereduko ikasleei euskaraz artatuta izateko duten eskubidea bermatuz.
  • Pasabide oso bat D ereduarentzat, ikastetxean eremu euskaldun bat izan dadin. Bai DBH eta baita Batxilerrerako ere, 2. Solairua egoki deritzogu, bakoitza dagokion eraikinean egonik.

Bukatzeko ZIZUR BHIKO “EUSKARAZ BIZI”KO BARNE ANTOLAKUNTZA ETA FUNTZIONAMENDUA TALDEAk plazaratu duen agiri osoa irakurri nahi duenak klikatu dezake esteka honetan: EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKOINSTITUTUAN AGIRIA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina