2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

HEZIBIDEA GURASO ELKARTEAREN IKASTURTEKO 4. BILERA

Bilera 2013/12/16an, arratsaldeko 18:00etan institutuan .

Bileran jorratzeko gaiak:

  • Aurreko bileraren akta berraztertzea.
  • Parte Kolektiboak.
  • Eskola Kontseilurako hautoezkundeak.
  • Galderak eta eskaerak. 

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

D ALORREAN IRAKASTEN ARI DIREN IRAKASLEEZ GUARDIA ZIBILAK EGINDAKO BALIZKO IKERKETARI BURUZ

HEZIBIDEA gurasoen elkartetik gure kezka adierazi nahi dugu gai larri horren inguruan, eta nahiz eta bilera batean gaia oraindik jorratu ez den, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak (APS) aterako prentsa oharrarekin bat gatozela adierazai nahi dugu. Aipatutako ohar horretan besteak beste puntu hauek adierazten dira:

1. Nafarroako Foru Erkidegoak bi hizkuntz eredu ditu, eta biak modu berean babestu eta errespetatu behar dira.
2. Gizarte demokratiko guztietan, epairik ezean, ezin da hiritarrik eskubiderik gabe utzi.
3. Hezkuntza administrazioak gehiegikeri, doktrinamendu saiakera (edozein motatakoa izanik ere) edota portaera onartezinaren ebidentziarik (eta ez susmorik) balitu, Ikuskaritza Zerbitzua
bezalako tresnak baditu gure Hezkuntza Sistemak dituen helburuen alde egiteko.
4. APStik eskatzen dugu bai Hezkuntza hobetzeko eta bai zerbitzu publikoen funtzionamendua zuzentzeko, eta aitzitik, egiazki arduratzen gaituenetik, alegia, irakaskuntza publikoaren babesa eta ikasleen prestakuntza, atentzioa desbideratzea helburu duten polemikarik ez sortzea ezta elikatzea ere.

FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA PROGRAMA 2013-2014KO IKASTURTEAN

Familia agurgarriak,
Institutuko zuzendaritzaren kolaborazioarekin institutuko bi gurasoen elkarteok: Apyma IES Zizur Mayor eta Hezibidea prestatu ditugun aurtengo ikasturterako hitzaldi-tailerrak aurkezten dizkizuegu.
1.    Kontsumitzaile edo kontsumista. Desio eta beharrezkotasunaren arteko aldea. Nola kontsumitu ikastea. Publizitatea analizatzea. Aurreikuspenak. Aldeko ekintzak.
-        Abenduak 17, asteartea, 18.00etatik 19:30era institutuan.
-        Hizlaria: Herrikoako Carmen Nieto.
-        Izena emateko epea: 2013ko abenduaren 9ra arte.
2.     Talde presioari nola egin aurre. Zergatik pertsona batzuek talde-presioaren aurrean amore ematen dute? Talde-presioari nola egin uko. Taldekideen presioa positiboa eta boteretsua.
-        Urtarrillak 29, asteazkena, 18.00etatik 19:30era institutuan.
-        Hizlaria: Herrikoa.
-        Izena emateko epea: 2014ko urtarrilaren 20ra arte.
3.     Familiaren barruan nola ikasi elkarbizitzen eta krisiei aurre egiten.Seme-alaben nahiak. Familia barruko giroa. Familiaren aurrekontua. Gurasoen jarrerak.
-        Otsailak 19, asteazkena 18.00etatik 19:30era institutuan.
-        Hizlaria: Herrikoa.
-        Izena emateko epea: 2014ko otsailaren 10ra arte.
4.     Gu eta besteak gizarte sareetan. Nor naizen ni, nola ikusten nauten. Nire lagun guztiak han dabiltza. Ikusgarri izatea, autore izatea, kide izatea eta existitzea. Gizarte mandatua.
-        Martxoak 26, asteazkena 18.00etatik 19:30era institutuan.
-        Hizlaria: Herrikoa.
-        Izena emateko epea: 2014ko martxoaren 17ra arte.
5-6-7 zehaztu gabeko hitzaldiak.
Heziketa partekatua, Zizur Udaleko Berdintasun Sailak emana.
Drogak, Hegoak elkarteak emana
Gizarte sareak, internet eta drogak: legediaren ikuspuntutik, eta tokiko poliziak emana.


Izena emate guztiak: inscripcionfamiliasieszizur@gmail.com edo Guraso elkarteen postontzietan ondoko datuekin:
Zein hitzalditan duzu interesa. Izena eta abizenak. Harremanterako telefonoa. email.

 Agiri hau PDF formatuan eskuratu nahi baduzu, ondoko estekan egin daiteke: FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA PROGRAMA 2013-2014RAKO