2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

HITZALDIA: GU ETA BESTEAK GIZARTE SAREETAN.

tWITTER, WHATSUP, FACEBOOK, TUENTI, TELEGRAM, BLOGS, INSTAGRAM, SNAPCHAT...
Nor naizen ni, nola ikusten nauten. 
Nire lagun guztiak han dabiltza. 
Ikusgarri izatea, autore izatea, kide izatea eta existitzea. Gizarte mandatua.
-        Martxoak 26, asteazkena 18.00etatik 19:30era institutuan.
Sarrera irekita

2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

ERLANTZ URTASUN HISTOLARIAK BI LIBURU BERRI ARGITARATU DITU

Erlantz Urtasun histolaria dugu, eta hainbat azken  urteotan interesaturik dauden Zizurko bizilagunentzat Nafarroako historiari buruzko ikastaldiak eskaintzen ari da Hezibidearen laguntza txiki batekin. Egunotan Erlantzek historiaren inguruko bi liburu berri argitaratu ditu, eta Zizur Nagusian aurkitzen ahal dira,  "Caligrama" zein "Kokoa" liburudendetan dituzue.

Ea gustatzen zaizkizuen.

Horiei buruz informatzio gehiago erdiesteko, Erlantzen blogen beretik jaso daiteke: ERLANTZ-en BLOGERA.


2014(e)ko martxoaren 15(a), larunbata

PAI-RI BURUZ NAFARROAN BIZI DEN RICHARD WEYNDLING INGELESA IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Oso elkarrizketa interesgarria da.Besteak beste esaten du, PAI (edo TIL) ereduan ezin direla lortzen D ereduan euskerarekin erdiesten diren emaitzak. 

HEZIBIDEAREN IKASTURTEKO 6. BILERAN JORRATUTAKO GAIAK

1.     Udaleko Hezkuntza Batzordearen bilerari buruz, hileko 2. Astelehenean egiten dira. Bilera horietara Hezibideako ordezkari bat joan dadin saiatuko gara.

2.     Institutuko beste gurasoen elkartearekin hitz egitea, kontuan har dezaten izen bat jartzeko. Orain arte APYMA izena besterik ez dute erabiltzen bere buruari izendatzeko, eta hori gutxienez nahasgarria da, izan ere institutuan bi APYMA lan egiten ari gara eta ez bat bakarrik. Gure APYMA Hezibidea deitzen da.

3.     Eskola Kontseiluan jorratutako gaien inguruan hitz egiten da.

4.     Sortzen elkartuta bezala 150 € sartzen ditugu Sortzerako.

5.     Euskarak gelatik at institutuan lekuak izan ditzan hizkuntza behikularra izateko ekimenak egiteari ez diogu utziko. Nafarroako parlamentuan hizkuntza elkarbizitzaz onartutako azken mozioa kontrako norabidean doa, hori dela eta beldur gaude oraindik oztopo gehiago izango ditugula bezalako proposamenak aurrera eramateko. Behintzat gauzak nekez txartoago joan diren kontsolamendua dugu.


6.     Proposatu eta planifikatu institutuko 2 Guraso Elkarteen eta  zuzendariaren arteko bilera bat, zeren aurten bat besterik ez baitugu izan.

2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

“LAS FAMILIAS TAMBIEN CUENTAN/ GURASOAK ERE BAI” PROIEKTUAREN GAINEKO INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA




Eguna:       2014ko martxoaren 17a, astelehena
Ordua:       18:00etatik 19:30era

Hizlariak: Nicolás Uriz Bidegain
                 Serxia Lage Arias
                 Miryam Arteaga Martín

Tokia:        "Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoa
                   Donapea bidea, z.g., Iruña

Bertaratzea jakinarazi beharra dago, herrikoa@herrikoa.net helbide elektronikoan edotelefonora deituz 948-245041 martxoaren 13a baino lehen.

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Datarren ikasturterako Naforroako historiari buruzko ikastaroaren berri.

Kaixo!

Zer gisa?

Mezu hau igortzen dut bertze ikastaro baten berri ematekotz.

Izan ere, aspaldidanik, nafarron historiaz arduratzen diren ikastaroak arratsaldez, gauez izaten ohi dira, eta lagun batzuek, lana medio, familia, hamaika konpromezu, ezin izan dute parte hartu.

Oraingoan, berriz, ikastaroa goizez egitekotz aukera izanen dugu. Halaber, gauzak ongi egin nahi izan ditugu, patxadaz, ganoraz, denboraz. Horrela, urrian hasiko da eta astean behineko maiztasuna izanen du.

Zorionez, eta oraindik hilabete batzuk falta badira ere, urrian behar izanen dugun tokia erreserbatu egin dugu,
eta jada lagun batzuek izena eman dute, beraz ikastaroa eta ikasle taldea ziurtaturik daude, baina albistea zabaldu nahi izan dugu lagun gehiago anima dadin.

Hortaz, interesaturik baldin bazaude, mesedez,e-mail hau: erlantzua@hotmail.com erantzuten ahal duzu eta harremanetan jarriko gara,
apirilean eginen dugun prestaketa bileran parte hartzekotz.

Esker mila, zinez, eta agur beroa jaso,

Erlantz Urtasun Antzano