2014(e)ko apirilaren 22(a), asteartea

Erlantz Urtasun HISTOLARIAREN DATORREN IKASTURTERAKO IKASTARO BERRI BATEN BERRIA



Goizez burutuko dugun nafarron historia ikastaro baten berri ematekotz gutun hau eskaintzen dizut.

Urrian hasiko da eta astean behineko maiztasuna izanen du.
Zorionez, eta oraindik hilabete batzuk falta badira ere, urrian behar izanen dugun tokia erreserbatu egin dugu, eta jada lagun batzuek izena eman dute, beraz ikastaroa eta ikasle taldea ziurtaturik daude, baina albistea zabaldu nahi izan dugu lagun gehiago anima dadin.

Ildo beretik, jada lehen bilera burutu eta erabaki dugu ikastaroa ortzegunetan eginen dugula, urriaren 2an hasiko garelarik.

Hortaz, interesaturik baldin bazaude, mesedez,
erlantzua@hotmail.com postan adierazten ahal duzu,
edota 686792157 telefonoan eta harremanetan jarriko gara.

Esker mila, zinez, eta agur beroa jaso,

Erlantz Urtasun Antzano


2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

HITZALDIA: ZER IKASKETAK AUKERATU? ZER LANBIDE AUKERATU BEHAR DUT?


JARRAIBIDEAK ETA AHOLKUAK AUKERAKETA ZAILA  ETA GARRANTZITSU HAU HARTZEKO.

ZUZENDUTA: DBH eta Batxilergo guraso eta ikasleentzat.

DBH edo batxilergoa bukatzear zaude eta oraindik ez dakizu argi zer aukeratu?
Nola lagun diezaiokezu zure seme edo alabari bere biziko garrantzia duen aukeraketa horretan?

Ibilbide profesionala aukeratzean kontuan harturik alderdiak indarguneak  gustuak eta gazteen interesak dira, baita lan merkatuaren joerak eta aukerak ere. Nahiz eta azkeneko hitza gaztearena izan behar den, gurasoek lagun ahal dute prozesuan.

JESUSA GARCÍAk, lanaren psikologoa eta JES&YOUNG-eko bazkide zuzendariak, aholkuak emango ditu gazte nahiz gurasoentzat, eta titulazio zehatz bat aukeratu baino lehen egin behar duten hausnarketan gidatuko ditu.


EGUNA: APIRILAREN 29.
ORDUA: 18:00etan.
LEKUA: Montalván aretoa Zizur BHI-an.
IZENA EMATEA: apymaieszizur@gmail.com y hezibideaieszizur1@gmail.com
ONTOLATZAILEAK:  BHI Zizur-rreko gurasoen elkarteak: HEZIBIDEA eta APYMA,   Asesoría Profesional para Jóvenes JES&YOUNG-aren kolaborazioarekin

Hizlariaren inguruko informazio gehiago izateko, Jesusa García jesandyoung.com

2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

HEZIBIDEAREN IKASTURTEKO 8. BILERAN JORRATUTAKO GAIAK


Bilera 2014/4/15 egunean 17:30 institutuan egingo da.


  • Azpiegiturekin arazaoak dituzten zentroen txostenaren zirriborroa aztertu.
  • Bide profesionala eta ikasketen aukeraketa egokia Jess&Young-ekin  izandako bilera informazioa ematea.
  • Zizur Nagusiko Udaleko Heziketa batzordean jorratutako gaiak komentatzea.
  • Beste gai batzuk.


2014(e)ko apirilaren 6(a), igandea

OIBARREN, APIRILAren 13an, EUSKARA BIZITZEKO ETA IKASTEKO V. JAIA



Datorren apirilaren 13an Oibarren euskaraz bizi eta ikastearen aldeko jaia ospatuko da, Sortzen antolaturik.
Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzen duen jaia da. Aurten V.a da, eta bere helbura da salaltzeko zonalade ez-Baskofona, umeek eta familiek euskara ikasi ahal izateko  Nafarroako Gobernuak jartzen dituen oztopo eta gabezia ugari gainditu behar dituzte. Egoera ezbidezko honi amaiera eman behar diogu-

Jaira gerturatu zaitezten animatu nahi zaituztegu.