2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

2014/1/15an HEZIBIEDAREN BILERA ARRUNTAN JORRATUTAKO GAIAK

Aipatutako bileran jorratutako gaiak ondoko hauek izan ziren:

1.-Bileren aktak Hezibideko bazkideei ere bidaltzea onartzen da.

2.- Kontseilu Eskolarraren hurrengo bilera nahiko denbora aurretik noiz izango den ezagutzea, horrela denbora izateko bazkideek beraien proposamenak edo kezkatzen dituzten gaiak han jorratuta ahal izateko.

3.- 2014/1/16arako Sortzen Ikasbatuaz-ek deitutako bilerara joatea, non bi gai hauen inguruan solastuko den: LOMCE legearen gaia eta Ezker Batuak Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako proposamena hizkuntzen eremu konpartituen alde egiteko hezkuntza zentro publiko guztietan.

4.-Zizur Nagusiko Hezkuntza batzordea, Guraso Elkarteak ordezkatuta ote daude? Egiari zor, Hezibidea ez dago. Oraindik ez dakigu nola dagoen antolaturik, ekinbideak egingo dira jakiteko.

5.-Udaleko Kultur patronatuaren ahal den bileretara Camino joango da, eskerrik asko Camino.

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

EGA, IZENA EMATEKO EPEA IREKITA

XEDEA

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen deialdietan parte hartzeko izena ematea.

NORI ZUZENDUA

16 urte beteta 2013ko abenduaren 31n.

EZAUGARRIAK

EGAk egiaztatzen du agiriduna erabiltzaile gaitua dela, eta euskararen gaitasun operatibo erangikorra duela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.
  • Nafarroako EGA ALTEko (Association of Language Testers in Europe) partaidea da, eta Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.
  • Agiria eskuratzeko azterketak urtean bitan egiten dira. Izena emateko epeak, normalean, otsailean eta ekainean izaten dira.
  • Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak: 
    • Atariko proba 
    • Proba idatzia 
    • Ahozko proba

    AURKEZTEKO EPEA

    Noiztik 13-01-2014 Noiz arte: 24-01-2014
    Matrikula egiteko epeak:
    • 2014ko lehen deialdian izena emateko epea urtarrilaren 13tik 24ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.
    • 2014ko bigarren deialdian izena emateko epea ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

    Informazio gehiago eskuratzeko, Nafarraoako Gobernuko Web orrian:

    2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena