2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

D ALORREAN IRAKASTEN ARI DIREN IRAKASLEEZ GUARDIA ZIBILAK EGINDAKO BALIZKO IKERKETARI BURUZ

HEZIBIDEA gurasoen elkartetik gure kezka adierazi nahi dugu gai larri horren inguruan, eta nahiz eta bilera batean gaia oraindik jorratu ez den, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak (APS) aterako prentsa oharrarekin bat gatozela adierazai nahi dugu. Aipatutako ohar horretan besteak beste puntu hauek adierazten dira:

1. Nafarroako Foru Erkidegoak bi hizkuntz eredu ditu, eta biak modu berean babestu eta errespetatu behar dira.
2. Gizarte demokratiko guztietan, epairik ezean, ezin da hiritarrik eskubiderik gabe utzi.
3. Hezkuntza administrazioak gehiegikeri, doktrinamendu saiakera (edozein motatakoa izanik ere) edota portaera onartezinaren ebidentziarik (eta ez susmorik) balitu, Ikuskaritza Zerbitzua
bezalako tresnak baditu gure Hezkuntza Sistemak dituen helburuen alde egiteko.
4. APStik eskatzen dugu bai Hezkuntza hobetzeko eta bai zerbitzu publikoen funtzionamendua zuzentzeko, eta aitzitik, egiazki arduratzen gaituenetik, alegia, irakaskuntza publikoaren babesa eta ikasleen prestakuntza, atentzioa desbideratzea helburu duten polemikarik ez sortzea ezta elikatzea ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina