2014(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

2014/1/15an HEZIBIEDAREN BILERA ARRUNTAN JORRATUTAKO GAIAK

Aipatutako bileran jorratutako gaiak ondoko hauek izan ziren:

1.-Bileren aktak Hezibideko bazkideei ere bidaltzea onartzen da.

2.- Kontseilu Eskolarraren hurrengo bilera nahiko denbora aurretik noiz izango den ezagutzea, horrela denbora izateko bazkideek beraien proposamenak edo kezkatzen dituzten gaiak han jorratuta ahal izateko.

3.- 2014/1/16arako Sortzen Ikasbatuaz-ek deitutako bilerara joatea, non bi gai hauen inguruan solastuko den: LOMCE legearen gaia eta Ezker Batuak Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako proposamena hizkuntzen eremu konpartituen alde egiteko hezkuntza zentro publiko guztietan.

4.-Zizur Nagusiko Hezkuntza batzordea, Guraso Elkarteak ordezkatuta ote daude? Egiari zor, Hezibidea ez dago. Oraindik ez dakigu nola dagoen antolaturik, ekinbideak egingo dira jakiteko.

5.-Udaleko Kultur patronatuaren ahal den bileretara Camino joango da, eskerrik asko Camino.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina