2014(e)ko apirilaren 22(a), asteartea

Erlantz Urtasun HISTOLARIAREN DATORREN IKASTURTERAKO IKASTARO BERRI BATEN BERRIA



Goizez burutuko dugun nafarron historia ikastaro baten berri ematekotz gutun hau eskaintzen dizut.

Urrian hasiko da eta astean behineko maiztasuna izanen du.
Zorionez, eta oraindik hilabete batzuk falta badira ere, urrian behar izanen dugun tokia erreserbatu egin dugu, eta jada lagun batzuek izena eman dute, beraz ikastaroa eta ikasle taldea ziurtaturik daude, baina albistea zabaldu nahi izan dugu lagun gehiago anima dadin.

Ildo beretik, jada lehen bilera burutu eta erabaki dugu ikastaroa ortzegunetan eginen dugula, urriaren 2an hasiko garelarik.

Hortaz, interesaturik baldin bazaude, mesedez,
erlantzua@hotmail.com postan adierazten ahal duzu,
edota 686792157 telefonoan eta harremanetan jarriko gara.

Esker mila, zinez, eta agur beroa jaso,

Erlantz Urtasun Antzano


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina