2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

Datarren ikasturterako Naforroako historiari buruzko ikastaroaren berri.

Kaixo!

Zer gisa?

Mezu hau igortzen dut bertze ikastaro baten berri ematekotz.

Izan ere, aspaldidanik, nafarron historiaz arduratzen diren ikastaroak arratsaldez, gauez izaten ohi dira, eta lagun batzuek, lana medio, familia, hamaika konpromezu, ezin izan dute parte hartu.

Oraingoan, berriz, ikastaroa goizez egitekotz aukera izanen dugu. Halaber, gauzak ongi egin nahi izan ditugu, patxadaz, ganoraz, denboraz. Horrela, urrian hasiko da eta astean behineko maiztasuna izanen du.

Zorionez, eta oraindik hilabete batzuk falta badira ere, urrian behar izanen dugun tokia erreserbatu egin dugu,
eta jada lagun batzuek izena eman dute, beraz ikastaroa eta ikasle taldea ziurtaturik daude, baina albistea zabaldu nahi izan dugu lagun gehiago anima dadin.

Hortaz, interesaturik baldin bazaude, mesedez,e-mail hau: erlantzua@hotmail.com erantzuten ahal duzu eta harremanetan jarriko gara,
apirilean eginen dugun prestaketa bileran parte hartzekotz.

Esker mila, zinez, eta agur beroa jaso,

Erlantz Urtasun Antzano

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina