2014(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

“LAS FAMILIAS TAMBIEN CUENTAN/ GURASOAK ERE BAI” PROIEKTUAREN GAINEKO INFORMAZIO ETA PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA




Eguna:       2014ko martxoaren 17a, astelehena
Ordua:       18:00etatik 19:30era

Hizlariak: Nicolás Uriz Bidegain
                 Serxia Lage Arias
                 Miryam Arteaga Martín

Tokia:        "Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoa
                   Donapea bidea, z.g., Iruña

Bertaratzea jakinarazi beharra dago, herrikoa@herrikoa.net helbide elektronikoan edotelefonora deituz 948-245041 martxoaren 13a baino lehen.


Eskola porrota eta ikasketak behar baino lehenago uztea familiengan kezka sortzen duten arazoak dira. Ikerketa ugarik erakusten dute familiaren laguntzak eragin nabaria izan dezakeela seme-alaben ikaskuntzan eta lorpenetan.

Familiekin harreman ona duten eta haien informazio eta orientabide beharrei erantzuna emateko ahal den guztia egiten duten ikastetxeek arrakasta aukera gehiago dituzte.

Donapea Ikastetxe Integratu Politeknikoak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin batera, “Gurasoak ere bai” izeneko proiektuaren espainiar bertsioaren parte diren jarduerak eta testuak diseinatu, probatu eta bildu ditu.

Herrikoan oso positibotzat jo dugu ekimena eta familiei aurkeztea garrantzitsua iruditzen zaigunez, ondoko jardunaldia antolatu dugu Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoarekin batera eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu, bereziki, Bigarren Hezkuntzan seme-alabak badituzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina